Gotzon Garate
Gotzon Garate (Elgoibar, Gipuzkoa, 1934ko irailaren 1a - ) euskal idazle eta filologoa.
Madrilgo Universidad Complutensen Filosofian doktoratu zen, Innsbruck-eko Unibertsitatean Teologian lizentziatu zen, Deustuko Unibertsitatean Filologia Erromanikoan lizentziatu zen eta Friburgeko Unibertsitatean Marxismoan espezializatu zen.
1978an Euskal Filologiaren ikasketak abian ipini zituen Deustuko Unibertsitatean.
2004an argitaratu zuen BBKren laguntzaz "Atsotitzak" lan mardula, euskara, gaztelania, ingeles eta latinezko atsotitzak edo errefrauak biltzen dituena. 1967an ekin zion baserriz baserri bilketa lanari.
2005ean Durangoko Azokan jaso zuen "Argizaiola" saria, bere lan kulturalaren omenez.
Eduki-taula[ezkutatu]
1 Lanak
1.1 Narrazioa
1.2 Nobela
1.3 Saiakera
1.4 Kronika
1.5 Hiztegia
1.6 Bilduma
2 Kanpo loturak
//
Lanak
Narrazioa
Aldarte oneko ipuinak (1982, Gero)
Nafarroako Ezkurran (1981, Gero)
Lehortean (1979)
Muskilak (1980, Mensajero)
Nobela
Zilarrezko gazteluaren kronika urratua (1992, Gero)
Elizondoko eskutitzak (1977)
Alaba (1984, Elkar)
Izurri berria (1981)
Esku leuna (1977)
Goizuetako ezkongabeak (1979, Zugaza)
Saiakera
Euskal eleberrien kondaira (2001, Gero)
Atzerriko eta Euskal Herriko polizia eleberria (2000, Elkar)
Euskal atsotitzak (1995, Gero)
Marxen marxismoa (1971, Mensajero)
Euskal elaberrien kondaira - 2 (1985, Mensajero)
Leninen marxismoa (1983, Mensajero)
Marxen ondoko errebisionismoa, Rosa Luxemburg (1974, Mensajero)
Lenin eta nazioen autodeterminazioa (1980, Mensajero)
Marx eta nazioa (1972, Mensajero)
Euskal elaberrien kondaira - 3 (1991, Mensajero)
Kronika
Zakurra, zeure laguna (2002, Elkar)
India harrigarria (2001, Elkar)
New York, New York (1988, Elkar)
New Yorkeko kronika beltza eta beste kontu periferiko batzuk (2004, Elkar)
Hiztegia
Erdarakadak (1988, Gero)
Bilduma
Lauaxeta menderik mende (2005, Mendebalde Kultur Alkartea)
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario