lunes, 2 de junio de 2008

Nobela beltza

Oraintxe bertan Izurri berria Gotzon Garaterena irakurri berri dut. Eta saiatuko naiz galdera batzuei erantzuten. Ez bakarrik euskal literaturarenak, munduko literaturarenak ere bai. Bada, detektibe nobela klasikoaren ezaugarriak eta eleberri beltzaren ezaugarriak lehenbizi aipatuko ditut eta ondoren irakurri berri dudan testuaren erantzunak emango dizkizuet.

Detektibe nobela klasikoaren ezaugarriak:

-Detektibeak gizaki bitxiak dira arrazionalak, zaletasun finak dituztenak.
-Krimena burutsua eta sofistikatua da.
-Pertsonaiak goi-mailakoak dira, eta kokaguneak edo giroak, luxuzkoak.
-Pertsonaien hizkera jasoa da.
-Joko intelektuala da garrantsitsuena, eta beste edozeren gainetik dago.


Eleberri beltza:
-Detektibeak tipo gogorrak dira , arazoz beteak, legea hausteko gai.
-Krimena basatia izan ohi da.
-Pertsonaiak negozio ez-zilegietan ibiltzen dira: giroa gogorra eta zikina da

No hay comentarios: